7

IKASKETA-ZERBITZUA. La Participación como Herramienta Educativa [azaroak 6, Donostia]

IKASKETA-ZERBITZUA. La Participación como Herramienta Educativa [Donostia, 6 noviembre]

Jolas eta Ekinek irudikatzen duen eskola motak munduaren irakurketa kritikoa egiteko, bizitzaren arlo ezberdinetan eta egoeretan moldatzen jakiteko eta balio solidario eta gizatiarrago batzuen babespean berrikuntzarako tresnak eman behar dizkie pertsonei.

Ekimena, sormena eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta gizarte trebetasunak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko moduan dauden pertsonak prestatzea, tresna horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak.

Hau lortzeko Jolas eta Ekin Ikasketa-Zerbitzu Solidario (I+ZS) eredu pedagogikoaz baliatzen da. Metodologia honen bidez inguru hurbilean egindako proiektu solidario bat egiten dugun bitartean ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzen eta edukiak ikasten ditugu, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartuz.

Tresna honek arrakasta handia du aurrera eramaten animatzen ari diren ikastetxeen artean, batez ere, ikasle eta irakasleengan izaten dituen emaitza onak direla eta.

Metodologia hau zabaltzeko eta hobeto ezagutzeko IKASKETA-ZERBITZUA. La Participación como Herramienta Educativa Jardunaldia antolatu dugu Berritzegunearekin batera. Hau azaroren 6an Donostiko San Telmo Museoan izango da eta bertan Roser Batlle, pedagogoa, I+ZSaren aditua eta Estatuko Ikasketa-Zerbitzu Sarearen Presidentea (aprendizajeservicio.net - roserbatlle.net), Ana Extramiana, Berritzeguneko I+ZSko aholkulari aditua, eta Euskadi mailako ikastetxeen esperientziak egongo dira: Toki-Alai BHI (Irun), The English School (Donostia) eta San Viator Ikastetxea (Vitoria-Gasteiz)

Jolas eta Ekin, InteRed Euskal Herria, SERSO eta Gizakien Lurra aurrera eramandako proiektua da.

EGITARAUA OSOA // IZEN EMATEA

 

HELBURUAK

  1. Ikasketa-Zerbitzuaren oinarrizko terminoak eta honen balio pedagogikoa zabaltzea.
  2. Parte-hartzaileek bizi izandako, ezagututako edo bultzatutako Ikasketa-Zerbitzuko experientziak identifikatzea eta elkartrukatzea.
  3. Etorkizuneko proiektu konkretuetan I+ZSa sustatzea.

 

PROGRAMA

09:30 - 10:00// Aurkezpena [eusk/cast]

Jolas eta Ekin eta Berritzegunea. Jolas eta Ekinek, Garapenerako Hezkuntzaren ikuspuntutik, eta Berritzeguneak, Hezkuntza Formalaren ikuspuntutik, jardunaldia aurkeztuko dute eta azalduko dute zeintzuk diren haien arrazoiak Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren aldeko apustua egiteko, bere onurak azalduz.

10:00 - 11:30// Hitzaldi-tailer [cast]

Roser Batlle. Pedagogoa, I+ZSaren aditua eta Estatuko Ikasketa-Zerbitzu Sarearen Presidentea (aprendizajeservicio.net - roserbatlle.net). Film, ariketa eta jolasen bidez Ikasketa-Zerbitzu Solidarioaren inguruko zalantzak eta gakoak argitzen saiatuko gara, eta, aldi berean, I+ZSaren gainean hausnartuko dugu hezkuntza-arrakasta eta gizartearekin konpromisoa lortzeko tresna bezala.

11:30 - 12:00// Atsedenaldia

12:00 - 13:00// Esperientziak

1)    The English School (Donostia) [eusk]

2)    Toki Alai BHI (Irun) [eusk]

3)    Colegio San Viator Ikastetxea (Vitoria-Gasteiz) [cast]

Ikastetxe hauek azken urteetan Lehen eta Bigarren Hezkuntzan egin dituzten I+ZS proiektuak aurkeztuko dituzte, metodologia honen aukerak, zailtasunak eta, batez ere, onurak azalduz.

13:00 - 14:00// Tailer

Nola jarri abian nire ikastetxean I+ZS? [eusk/cast]

Ikastetxe guztietan elkartasun proiektuak eta/edo kultur-ekintzak egiten dira, zer egin dezakegu ekintza hauek Ikasketa-Zerbitzuetan bilakatzeko? Dinamizatzaileak: Roser Batlle, Ana Extramiania, San Viator Ikastetxe, The English School y Toki-Alai BHIko irakasleak, eta Jolas eta Ekineko teknikariak.

14:00 - 14:30// Eztabaida eta ondorioak [eusk/cast]

 

NORI ZUZENDUA

  • Irakasleak [Lehen, Bigarren edo Goi Maila]
  • Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak
  • Orientatzaileak eta pedagogoak
  • Magisteritza eta Pedagogia ikasleak
  • Gizarte eta Langileak eta Hezitzaileak
  • GKEetako teknikariak
  • Guraso Elkarteak
  • Aisialdiko Begiraleak
  • Interesatuta dagoen edonor

 

Data:

2015eko azaroaren 6an.

Lugar:

San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1, 20003 Donostia).

Ordutegia-:

9:15 - 14:30

Izen ematea:

Musutruk.

Epea: irailak 1 - azaroak 4 [12:00k baino lehen]

IZEN EMATEA ON-LINE  (izen ematea derrigorrezkoa)

Info +:

945 22 65 95/jolasetaekin@gmail.com

 

Antolatzailea:

 

Laguntzaileak:

                           

 

atzera itzuli

LANPOLTSA DEIALDIA: GIZA ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK

SERSO lanza una convocatoria para crear una bolsa de trabajo en Araba para futuras incorporaciones en el proyecto Jolas et...

Jornada: IKASKETA-ZERBITZUA. Un proyecto colaborativo de utilidad social [6 abril, Barakaldo]

Donostiako eta Gasteizko jardunaldietan izandako harrera ikusi eta gero, Bizkaian errepikatzea erabaki dugu [Gurutzetako Kultur Etxea]. Oraingo honetan, Barakaldoko Berritzegunea bidelag...

Ikastaroa: AISIALDI ARDURATSUA: Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna [eusk.]

Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondori...

Jarraitu

facebook