7


Jolas eta Ekin hezkuntza formal eta ez formalera zuzendutako Giza Garapen Jasangarrirako eta Herritartasun Globalean oinarritzen den aholkularitza eta sustapenerako zentroa da. Bi paradigma horiek oinarri hartuta Giza eta Haur Eskubideak, gazte parte-hartzea, kulturartekotasuna, jasangarritasun ekologikoa, kontsumoa, globalizazioa, generoa, gatazkak eta bakerako hezkuntza lantzen ditugu.

Gure helburua munduraren irakurketa kritikoa eta parte-hartzea, konpententziak eta bizitzarako gaitasunak garatzeko tresna arrakastatsu bezala, indartzea eta sustatzea da. Aldi berean, herritar kritikoak, arduratsuak eta Giza Eskubideekin, parekotasunarekin eta haien inguru hurbilaren hobekuntzarekin konprometituta hezi nahi ditugu.

Jolas eta Ekineko pedagogia Hezkuntza Kritikoan, Herri-Hezkuntzan eta Proiektuen Bidezko Ikasketan oinarritzen da eta metodologia parte-hartzaile, Ikasketa-Zerbitzu plan eta lan kooperatiboaren aldeko apustua egiten dugu.

Jolas eta Ekin Eusko Jaurlaritzak finantziatzen duen ekimena da eta hiru erakundeek aurrera eramaten dute: Serso San Viator, Gizakien Lurra eta Intered Fundazioa.

Serso San Viator Euskalherria: Hegoaldeko herrialdeetako haurren inguruko lankidetzan, sentsibilizazioan eta Garapenerako Hezkuntzako proiektuetan lan egiten duen GGKE da.
info +: sersosanviator@gmail.com  ::  www.sersosanviator.com :: 945 226 595
 
Tierra de Hombres - Gizakien Lurra:  GGKE honek zuzenean laguntzen die Hegoaldeko herrietan babesik gabe bizi diren haurrei eta horretarako garapenerako lankidetza proiektuak egiten ditu hainbat esparrutan: amen eta haurren osasuna, laguntza soziala.
 
InteRed: Eraldaketarako Hezkuntzaren alde lan eginten duen Garapenerako GKEa da, horretarako justizia, genero parekotasuna eta giza eta ingurumenaren jasangarritasunaren alde lan egingo duten pertsona konprometituak hezi nahi ditu.
info +: euskalherria@intered.org ::  www.intered.org  :: 943 279 044
 
 

POBREZIAREN AURKAKO ASTEA 2017 | urriaren 16tik 22ra

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak...

MATERIAL DIDAKTIKOAK 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

Jarraian DBH-n lantzeko Jolas eta Ekinek garatutako 28 fitxa didaktikoak eskuragarri jartzen dizkizuegu. Material hau oso aproposa da Balio Etikoak ikasgaian lantzeko edo beste guztietan hu...

LANPOLTSA DEIALDIA: GIZA ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK

SERSO lanza una convocatoria para crear una bolsa de trabajo en Araba para futuras incorporaciones en el proyecto Jolas eta Ekin. ...

Jarraitu

facebook